2009KO UDAL IKASTAROAK
2009/10/05 -

Udal ikastaroetan izena eman eta gero,oro har,  honako hau komentatu nahi dugu;


SABELEKO DANTZA, AEROBIK (goizez) eta TRIKITRIXAko ikastaroak ez dira garatuko inskritu gutxi izan delako.


PILATES ikastaroko ordutegia zabaldu egin dugu talde bi sortzeko asmoz; lehenengo taldea, astearte eta ostegunetan 19:00etatik 20:00etara izango litzateke, eta bigarrena, egun berberan, 20:00etatik 21:00etara. Izena emandako guztiek talde bi hauetan banatzeko asmoarekin, urriaren 6an, arratsaldeko 19:30etan bilera egingo dugu Basteitako gela nagusian.


Arratsaldeko AEROBIK eta BATUKAko ikastaroetan jende gutxik izena eman du berez ikastaroa egiteko. Arrazoi honengatik, ikastaro biak batean batzea pentsatu dugu astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 19:00etara. Aukera hau urriaren 6ean, arratsaldeko 18:00etan, Basteitako gela nagusiko bileran eztabaidatuko dugu.


Horrela, 2009ko Udal ikastaroetako zerrenda Ikusi_Makusi Baliabide Zentruan ikusgai duzuela eta ikastaroak URRIAREN 5EAN HASIKO DIRELA gogorarazten dizuegu. Edozein zalantza edo argitasun izanez gero, 94 498 08 07 telefono zenbakian edo ikusimakusi@alonsotegi.net emailaren bidez argituko dizkizugu.

...
[itzuli]