| 2009/09/05 - ‘09ko SAN ANTOLIN JAIETAKO II. MUS TXAPELKETAREN OINARRIAK Alonsotegiko Udalak II. Mus Txapelketa antolatu du eta horren helburua da batik bat partaideen arteko adiskidetasuna, harremanak eta kiroltasuna sustatzea. Txapelketa IREKIA da, alegia, Bizkaiko udalerri guztietako bikote adin nagusikoek har dezakete parte. Lagun bat bikote bateko kide bada, bai titular, bai ordezko, ezin izango da izan aldi berean beste bikote bateko kide. ‘09ko San Antolin jaietako II. Mus Txapelketaren antolatzaileek eskumen osoz edozein auzi epaitu eta horren inguruko erabakiak hartu ahal izango dituzte. Antolatzaileek hartutako erabakiak behin betikoak eta apelaezinak izango dira. II. Mus Txapelketako parte hartzaile guztiek Alonsotegiko Udalari baimena ematen diote haien izenak eta irudiak Udalaren web gunean argitaratzeko. Oinarrian agertutako baldintzak betetzen ez dituzten edo txapelketaren mamiaren kontra doazen lagunen partaidetzari uko egiteko eskubidea izango du Alonsotegiko Udalak. II. Txapelketako partida guztiak zortzi hamarrekoko LAU JOKOKO PARTIDA BAKARREKOAK izango dira. Zortzi erregetara eta zortzi batekotara jokatuko da, eta ezin izango dira kartak hartu, guztiak banatuta egon arte. Txapelketan izena emateko modu bi daude. Bata, Ikusi-Makusi (Areitzo 2) baliabideen udal zentroan irailaren 4ra arte (ostirala) 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 16:45era. Bestea, irailaren 5ean bertan Basteita futbol-zelaian 16:00etan. Izena emateko unean, bikote bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu. Txapelketan gehienez 16 bikotek parte hartuko dute. Lekuak izen-ematearen hurrenkeraren arabera beteko dira. Izena eman, eta ondorioz, 10 euroak ordaindu dituzten bikoteek eta txapelketaren egunean edozein arrazoirengatik bertaratzen ez direnek ordaindutako kopurua galduko dute. Partidak irailaren 5ean BASTEITA udal futbol-zelaiaren lokaletan jokatuko dira. Partidak arratsaldeko 16:30ean hasiko dira, behin bikoteak eratu ostean. Antolatzaileek txapelketa jokatzeko eguna, lekua eta ordutegia aldatzeko edo bertan behera uzteko aukera izango dute, Udalaren kontroletik kanpo gerta daitezkeen arrazoiengatik. Antolatzaileen erabaki hori ere apelaezina izango da. Partidak epailerik gabe jokatuko dira, baina ados jarri ostean, lehiakideek nahi badute, epaileak aukeratu ahal izango dituzte. Edozein parte hartzailek erabaki dezake gainekorik ez egotea. Berdinketa egotekotan, azken partidaren ostean berdinketa apurtzeko partida jokatuko da berehala leku berean. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea hurrengo partidan jokatzeko sailkatuko da. Desadostasunak egotekotan, antolatzaileek ebatzi beharko dute eta haien erabakia apelaezina izango da. Mus Txapelketan parte hartzeak araudi hau onartzea dakar. 1º 250 euro + trofeoa.
2º trofeoa
3º trofeoa ... |