 | 2009/09/03 -
ALONSOTEGIKO I FRONTENIS TORNEOA.
2009ko irailaren 4tik 5era
ospatuko da
ALONSOTEGIko I Frontenis Torneoa
Oinarriak: Izena emateko data eta lekua: Iraila2 arte IKUSI MAKUSIn (94 498 08 07) Izena ematearen kuota: bikoteko 5€ TORNEOAREN DATAK Torneoa irailaren 4tik 5era bitartean ospatuko da Bikote parte hartzaile asko badago, partiduak irailaren 4an, ostirala, hasiko dira arratsaldeko 16:00etan. Bikote parte hartzaile gutxi bada, partiduak irailaren 4ean, larunbata, hasiko dira, goizean. Torneoa Azken Finala jokatu ostean eta sari banaketa egin ondoren bukatuko da. Gomendatzen da izena albait arinen ematea, azken egunerarte ez itxarotea. JOKALEKUA Alonsotegiko Udal Frontoian PARTE HARTZAILEAK Bikoteak bikoitzak edota nahasiak izan daitezke Adin guztietakoek parte hartu dezakete ARAUAK ETA JOKATZEKO ERA Partiduak 30 tantukoak izango dira. Partidu bakoitzak 45 minutu iraungo du. Denbora agortzekotan, tantu gehieneko bikotea irabazle izango da. Torneoa zuzeneko kanporaketaren bidez jokatuko da bikote partehartzaile kopuruaren arabera. Beharrezkoa izanez gero, kanporaketak osatzeko bigarren aukerako eredu bat erabiliko da, aurreneko errondetan lortutako tantuen arabera. Bikote bakoitzak gutxienez legezko pilota bat eraman behar du. Bikote irabazleak lehen eta bigarren sailkatuak bezala, "Txapela" lortuko dute. Partaide guztientzat sariak egongo dira. ... |