 | 2009/07/24 - Alonsotegiko Udalak gomendio-liburuxkak banatuko ditu auzokideen artean; bertan, etxean, kalean edo dendetan lapurreta eta, oro har, delitu ekintzen prebentziorako aholkuak ematen dira. Duela gutxi udalerrian izan diren gertaerengatik gauzatuko da ekimen hori. Liburuxka horren helburua da jarraibideak ematea, pertsonentzat eta euren ondasunentzat arriskutsuak izan litezkeen egoerei aurrea hartzeko. Ertzaintzaren gomendioak hartu dira kontuan liburuxka prestatzean. Prebentzioko neurriak ezagutzea, lasai egotea, zerbitzuei ahalik eta lasterren jakinaraztea eta beraien jarraibideak betetzea, horiexek dira larrialdietan arrakastaz jarduteko giltzarriak. Liburuxkak uztailaren azken astean banatuko dituzte.... |