| 2009/07/24 - URAk (Uraren Euskal Agentzia) Azordoiaga errekastoa bideratzeko obra adjudikatu nahi du abenduan; horrela, obrak 2010. urtearen hasieran hasiko lirateke. Izan ere, obra horren bidez, Alonsotegin uholdeak izateko arrisku handieneko lekuetako bati irtenbidea eman nahi zaio. Azordoiaga errekastoa bideratuz gero, Soloburu aldean 20.000 m2-tik gorako aisialdiko berdegunea eta urmaela sortu ahal izango lirateke; gainera, baliteke aldi berean alde horretan etxebizitzak eraikitzea. ... |