Aparkaleku plazak
2009/07/24 - Udalerrian aparkaleku-plaza gutxi daudela eta, aparkaleku bat eraiki da Dr. Madinabeitia plazaren azpian (Udaletxeko plaza).  Ekainean, Udalaren Osoko Bilkurak  (2009ko ekainaren 30eko BAO) Dr. Madinabeitia plazako sotoan 46 garaje-plaza eta 5 trasteleku lehentasunez aukeratu eta eskuratzeko eskubidea lagatzeko lehiaketaren klausulen orria onetsi zuen.
Plaza horiek eskuratzeko eskubidea dute udalerrian erroldatutako guztiek, eta, plazaren bat eman barik geratuko balitz, udalerriko enpresa batean lan egiten dutela egiaztatzen dutenek ere aukera izango lukete.
Interesdunek dokumentazioa aurkezteko epea abuztuaren erdialdean irekiko da eta zozketa urrian egiteko asmoa dago....
[itzuli]