Alonsotegiko etxebizitza tasatua eta udal etxebizitza tasatua arautzeko udal ordenantza berria
2009/07/24 -

Etxebizitza eskuratzea sustatzeko asmoz, Alonsotegiko Udalaren eta sustatzaileen arteko hitzarmenak lortu dira, etxebizitza-sustapen bakoitzean prezio tasatuko etxebizitzen poltsa bat sortzeko helburuaz. Gaur egungo egoera ekonomiko orokorraren aldaketak direla-eta Alonsotegiko Udalak prezio tasatuko etxebizitza arautzen duen ordenantza berria onartu zuen ekainean (2009ko uztailaren 13ko BAO), udalerrian erroldatuta dauden pertsonen beharrizanak aintzat hartuz; gainera, Alonsotegin erroldatuta ez dauden pertsonei ere etxebizitza eskuratzeko aukera ematen zaie, baldin eta sustapenen batean etxebizitzak  erroldatutakoei adjudikatu barik geratzen badira.
 Errota kaleko 13 etxebizitzaren (1 eta 2 logelakoak) eta Irauregi auzoko 31 etxebizitzaren (2 eta 3 logelakoak) zozketarako oinarriak irailean onetsiko dira. Aurreikusita dago zozketa eta etxebizitzen adjudikazioa urritik  azarora bitartean egitea.

...
[itzuli]