Hizkuntzak | Home | Web mapa

Kale-izendegia
Kale-izendegia

Direktorioa
Direktorioa

Harremanetarako
Harremanetarako

ALONSOTEGI EZAGUTU. Historia

Alonsotegi, udalerri gisa, 1991ko urtarrilaren 1ean sortu zen; horretarako, lehenago hiru gertaera nagusi izan ziren Bizkaiko Udal Mugaketak arautzen dituen otsailaren 11ko 21/87 Foru Arauarekin bat. Hona hemen gertaera horiek:

 

1. Barakaldoko Udalbatzak, 1989ko abenduaren 21eko aparteko bilkuran, desanexioa aho batez onetsi zuen (27 kideak).

2. 1990eko apirilaren 22an, udalerri berria osatu behar zuten auzokideen arteko erreferenduma: 1.114 boto alde.

3. Gernikan, 1990eko azaroaren 20an, aho batez onetsi zuten Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Alonsotegiko udalerria lurralde bi batuz sortu zen, Kadagua ibaiak banatuta: Alonsotegiko elizatea eta Irauregi auzoa. Auzo hori Barakaldokoa zen betidanik, 1990eko abenduaren 31ra arte.

 

Alonsotegiko udalerria lurralde bi batuz sortu zen, Kadagua ibaiak banatuta: Alonsotegiko elizatea eta Irauregi auzoa. Auzo hori Barakaldokoa zen betidanik, 1990eko abenduaren 31ra arte.

historia

 

Jatorria eta kokapena

1300 urtearen aurreko agirietan Alonsotegi toponimoa ez da ageri; aitzitik, Percheta eta Azordoiaga Diego López de Haro V.a "el Intruso"k aipatzen ditu 1300eko ekainaren 15eko Bilboko hiri-gutunean.

 

Alonsotegiko historian lau aro bereizi daitezke:

1. Arrigorriagako udalerria osatzen zuen XV. mendearen amaiera edo XVI. hasierara arte.

2. Elizate independentea izan zen XVI. mendetik 1888ko azaroaren 13ra arte.

3. Barakaldoko udalerriari lotuta 1888ko azaroaren 13tik 1990eko abenduaren 31ra arte.

4. Udalerri berria Irauregi auzoari lotuta, 1991ko urtarrilaren 1etik; horrela, aspaldiko asmoa azkenean gauzatu egin zuen.

 


 

XVI. MENDEA:

 

Oso gutxi dakigu mende honi buruz. Dena dela, ziurtasunez esan dezakegu San Antolin eliza aurrerago aipatuko dugun Frai Martin de Coscojalesen aitaldeko aitona-amonek eraiki zutela. Inolako zalantzarik gabe, udalerriko eraikin zaharrena da, eta, bost mendetan zehar, konponketa handiak egin dizkiote, harik eta gaur egungo itxura eduki arte.

 

Mende horretan, Alonsotegiko antzinako elizatea Arrigorriagakoa izan zen.

 

Ez dago erabat baieztatuta gaur egungo Madinabeitia doktorearen plazan dagoen San Bartolome apostoluaren eliza txiki bezain soila mende horren amaieran eraiki zuten ala ez. Horren ondorioz, Arrigorriagako elizatetik banandu zen, hain zuzen ere.

 


 

XVI. MENDEA:

 

XVI. mendean Alonsotegi Arrigorriagako udalerritik banantzen hasi zen.

San Bartolome parrokiako elizaren eraikuntza gertaerarik garrantzitsuena izan zen. Jaurerriko elizateen antzinako foruen arabera, auzokideak eliza horretan biltzen ziren igandeko mezaren ondoren errepublikako gaiak aztertu eta eztabaidatzeko. Juan Ramon de lturriza y Zabalak "Historía General de Vízcaya" liburuan dio Alonsotegi Santa María Magdalena de Arrigorriagatik banandu zela herri bien arteko urruntasunagatik: “Alonsotegí se desmembró de su antigua matriz, Santa María Magdalena de Arrigorriaga, por causa de la lejanía considerable de legua y media de camino fragoso”.

 

Iturriza eta Labayru historialariek sarritan aipatutako gizon ospetsu bi mende horretan jaio ziren: fray Martín de Coscójales eta fray Miguel de Alonsotegi.

 


 

XVII. MENDEA:

 

1647ko urriaren 24an "Elkartasun Ituna" sinatu zen Alonsotegiko eta Arrigorriagako elizateen artean, ordutik aurrera Muniarango mendien gozamena, larreen eta belardien erabilera eta bietako bakoitzak izan behar zuen gobernu politiko berezia zehazteko, besteak beste.
Antigua Tejera

 

“Elkartasun Itun" horretan hurrengo eragiketa hauek zehazturik daude:

 

1. Arrigorriagako auzokideek 950 karga ikatz hartu ahal zuten leku horietatik, 600 karga gurbizti eta estrepadi Erkasti lepoan, Beogortako kortabasoan, Artibako kortabasoan, Artibazarran eta Basauriko Egurbidean (Artibaondo); gainontzeko 350 kargak, Goiko Garrastatxuko kortabasoan eta Beheko Garrastatxuko kortabasoan, Royach haitzean eta Piripandoko kortabasoan hartu ahal zituzten.

 

2. Arrigorriagako alhondiga eta pisuak bertakoentzat dira eta Alonsotegikoek bereak izan behar dituzte, Arrigorriagako auzokideen menpean egon barik.

 

3. Alonsotegik larreen hiru laurdenetarako eskubidea du, Muniaranetik La Quadra eta Okendo mendi gailurretaraino, jurisdikzio barruan.

 

4. Arrigorriagako Fielak, jurisdikzio, pisuen, alhondiga, taberna eta erroten bisita egin dezake urtean behin.

 

5. Alonsotegiko auzokideek jaurerriaren gastu orokorren laurden bat ordaindu behar dute, Arrigorriagari dagozkionak, Basaungoek ordaindu behar duten herena kenduta.

 

6. Herri bideak nork bere aldetik konpondu behar ditu.

 

"Elkartasun Ituna" Francisco di Escalantek eta Pedro Ruiz de la Torrek sinatu zuten Arrigorriagaren aldetik; Alonsotegiren aldetik Damián de Echauri eta Juan de Zalbidea lizentziatua lekukoek, Sebastián di Azuak ez baitzekien sinatzen.

 


 

XVIII. MENDEA:

 

Alonsotegiko elizatean mende horretako gertaera nabarmenak jasotzen dira agiri garrantzitsu bitan; batetik, Madrilen 1763ko ekainaren 2an sinatutako Jose de Zabala y Miranda jaunaren testamentua eta, bestetik, Bilbo hiribilduaren eta Alonsotegi eta Arrigorriaga elizateen arteko Elkartasun Ituna, 1777ko abuztuaren 7an San Vicente de Abandoko elizatean sinatuta “Bilboko huriak Ganekogorta mendian eraikitako elur-zuloaren aintzatespen”ereko.

 

José de Zabala y Miranda jaunaren testamentuan, elizatik hurbil etxea eraikitzeko ezarri zituen agintzak ageri dira; apaizarentzako etxebizitza eta herriko umeen eskola zen; garai hartan pribilejio hori Bizkaiko herri garrantzitsuenek ere ez zeukaten.

 

"Bilboko huriak Ganekogorta mendian eraikitako elur-zuloaren aintzatespena" dela eta, ondoko erabakiak hartu ziren:

 

1. Elur-zulo berria Alonsotegiko elizateko lurretan eraikita dago eta Arrigorriagako elizateak hiru karga atera ditzake animalia erdi bakoitzeko eta urteko 30 erreal (orduko kobrezko txanpona) ordaindu behar dio Alonsotegiri.

 

2. Larreak "1647ko Elkartasun Ituna”ren mendean daude eta beste inori errentan utziz gero, Arrigorriagakoek ohartarazi beharko dute.

 

3. Arrigorriagak Alonsotegin dagoen errota-harri bakoitzaren eskubideak kobratuko ditu, jaurerriaren gastu orokorretarako.

 

4. Arrigorriagak ez dio Alonsotegiko elizateari beste diru-kopururik eskatuko gastu orokorretarako, ezta Alonsotegik Arrigorriagari ere, beste inori errentan utzitako larreen laurdenagatik.

 

Urte bete geroago, 1778ko azaroaren 15ean, Alonsotegiko elizatea gogoratu zen Bilboko uriak 110 erreal ordaindu behar zituela, Ganekogortako elur-zuloa erabiltzen zuen urte bakoitzeko.

 


 

XIX MENDEA:

 

Mende honetan, azken Gerra Karlistak ondorio txarrak ekarri zituen Alonsotegiko elizatearen diru-kutxan eta horregatik, auzokideek Barakaldoko desanexioa eskatu zuten.

 

1878. urteko egoera-orri batek argi eta garbi jasotzen ditu Alonsotegiko elizateak izan zituen diru-kargak, armada karlistaren hornidurak emateagatik: “Alonsotegiko elizateak azken gerran armada karlistari emandako hornidura-kopurua erakusten duen egoera-orria, udaletxeko honetako idazkaritzan dauden egiaztagirien arabera".

 

Orri horrek 1878ko azaroaren 24ko data du, Manuel de Zabalak sinatuta dago eta 'Alcaldía de Alonsotegui' dioen zigilua dauka.

 

Hamar urte geroago, Barakaldorekin batu zenean, Jose de Zabala idazkariak egiaztatu zuen Alonsotegiko elizateak 61 auzokide zituela, hots, 3000 biztanle inguru; horrek erakusten digu elizateak nolako diru-karga hartu zuen bere gain.

 

Hornidura horiei eta bestelakoei (gurdiak, zalditeria…) aurre egiteko, elizateak kredituak eskatu behar izan zituen, guztira, 192.514 erreal. Baina hartzekodunak kapitalak eta interesak eskatzen hasi zirenean, Alonsotegik zorretan zegoela onartu zuen, zorra ezin zuela ordaindu. Orduantxe sortu zen desanexiorako asmoa, lehenengo Bilbotik eta gero Barakaldotik; azkenean, bigarren hori nagusitu zen eta 1888ko azaroaren 13an amaitu zen tramitea.

 

XIX. mendearen azken hamarkadan Bilbao-Santander trenbidearen obrak hasi ziren. Perchettik Zaramillora, hamaika trenbide-pasagune egin behar ziren, antzinatik Bilbo eta Balmaseda herriak Irauregitik lotzen zituen bide zaharrean. Leku zehatz batzuetan trazadura aldatu zen eta horrela, hamaika pasagune barik, lau egin ziren. Gaur egungo pertsona askok ezagutu dute bide hori, Ularkitik Zaramilloraino iristen zenean.

 

Barakaldoko Udalaren akta-liburuan 1893ko urriaren 20an Batzorde Iraunkorrak eginiko bilkura jasotzen da eta halaxe dio hitzez hitz: " S.A., Alambres del Cadagua-ko kudeatzaileak hilabete honetako hamalauko idazkian eskatutakoa onarturik, Bilbotik Balmasedarako antzinako auzo-bidean, Aldanondo lantegi aurrean, ehun metroko tartea desbideratzeko baimena ematea erabaki zen, hurrengo baldintzak betez: 1. Antzinako bidea oztopatu baino lehen bide berria prestaturik egotea, aurreko bidearen zabalera, gutxienez, izan behar duelarik. 2. Bide berria Kadagua ibaitik hurbil egonda, enpresak eraiki behar ditu lurrei eusteko hormak, udalaren iritziz beharrezkoak direnak."

 


 

 

XX MENDEA:

Mende honetan zehar, 1990eko abenduaren 31ra arte Alonsotegi Barakaldoko udalerriaren barruan egon da. Lehen elizateak 61 auzokide zituen, hots, 320 biztanle inguru eta orain, Irauregirekin batera, udalerri berriak 3.058 biztanle ditu.

 

La Giako Andra Mari baseliza

Barakaldoko Udalak Alonsotegin egin zuen lehenengo obra garrantzitsua eskoletako eraikina izan zen, Dr. Madinabeitia plaza aurrean. Aurrekontua 5.830 pezeta eta 87 zentimokoa zen eta 1903. urtean inauguratu zuten.

 

1904ko abuztuaren 20an San Bartolome parrokia berria inauguratu zen, 57.184 pezeta eta 89 zentimoko aurrekontua zuen eta amaierako kostua 67.211 pezeta eta 0,9 zentimokoa izan zen.

Barrenkaleako langileen etxebizitzak

 

Beste obra garrantzitsu batzuk dira Azordoiagako ikastetxea eta errekastoa ikastetxetik errepide nagusiraino estaltzea.

 

1883ko euriteek Irauregi eta Alonsotegi auzoak astindu zituztenean, Kadaguaren alde bietako auzokideen arteko elkartasuna, kanpotik etorritakoen laguntza eta nola ez, Barakaldoko Udalaren laguntza agerian geratu zuten.

 

Kirol instalazioei dagokienez, azpimarratzekoak dira Errota futbol-zelaia, Arbuioko futbol-zelaia (auzokide tematiei esker) eta udal frontoi estalia San Bartolome elizaren alboan.

 

Hala ere, udalerri berria osatzen dutenek jakin badakite gabeziak daudela eta auzokideek konponbidea eskatzen dutela; ahal den neurrian, konponduz joango dira.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

alonsotegi.net
alonsotegi.net