Hizkuntzak | Home | Web mapa
Alonsotegik 21 km2 ditu, eta horien %95 menditsuak dira.
Alonsotegi Kadagua ibaiak zeharkatzen du, eta mugako udalerriak ondoko hauek dira: Bilbo, Barakaldo, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Okondo eta Gueñes.
Alonsotegi Kadagua ibai ertzean dago kokatua, Ganekogorta mendiaren magalean hain zuzen.
Alonsotegi Bilboko hirigunetik 8 kilometrora dago, Balmasedarako errepidean zehazki. Ehun urtean zehar Barakaldoko auzoa izan zen, baina 1991. urtean independentzia lortu zuen.
Gaur egun, 2.700 pertsona bizi dira Alonsotegin, eta Bilbo Metropolitarraren eskualdearen barruan dago. Dena dela, Enkarterriko sarbidea ere bada.
Udalerriko orografiari bagagozkio, aipamen berezi batzuk egin behar ditugu: Sasiburu mendilerroa (500 m-rainokoa) Zamaia mendiak (594 m) Pagasarri (673 m) Ganeta (689 m) eta Ganekogorta (998 m).
Kadagua ibaiaz gain, inguruko mendietan erreka asko jaiotzen dira, besteak beste: Azordoiaga, Artiba, Gongeda, etab. Eta urtegi bi ere baditugu: bata Artiban eta bestea Nozedalen.
Udalerriak duen gauzarik deigarrienetako bat orografia da, oso nabarmena baita. Izan ere, ezberdintasun handiak daude borneen artean: bornerik baxuena itsas mailatik gorako 50 metroan dago, eta altuena ia 100 metroan, Ganekogortak du altuera hori hain zuzen. Beraz, Alonsotegi Bizkaiko herri menditsuenetako bat dela esan ahal dugu.
|
.
