UDALA. Alkatearen gutuna
Lagun agurgarria,
Ongi etorri gure web orri berrira. Gure herritarrekin komunikazioa eta harremanak errazteko asmoz sortu dugu.
Gure udalerria zeharo eraldatu da azken urteotan. Azpiegituretako zeregin handien ondorioz jasandako deserosotasun ekidinezinak atzean geratu dira. Orain, bizitzeko leku egokiagoa eta erosoagoa izango dugu, eta hobeto hornituta eta komunikatuta egongo da.
Auzokoa bazara, XXI. mendeko Alonsotegiz gozatu. Gu ikustera bazatoz, gure herria eta ingurune natural zoragarria ezagutzeko eta gozatzeko gonbita egiten dizugu.
Nire gurari onenez,
Aitor Santisteban
Alonsotegiko alkatea |