Tokiko Agenda 21
Nazio Batuen ekintza plana da, XXI. mendean garapen iraunkorra lortzeko. 1992. urtean Río de Janeiron Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazio Batuen Hitzaldian 173 gobernuk onetsi zuten ( http://www.iclei.org/europe/Ia21 ).
Agenda 21ek lantzen dituen arazo eta irtenbide asko tokiko jarduerei buruzkoak direnez, tokiko agintaritzaren partaidetza eta kooperazioa funtsezkoak dira Agendaren helburuak lortzeko. Tokiko agintariek ekonomia, gizarte eta ekologiako azpiegitura sortzeaz, funtzionamenduaz eta mantenimenduaz arduratzen dira, plangintza ikuskatzen dute, tokiko ekologiaren inguruko politikak eta arauak ezarri eta ingurumen politikak gauzatzen laguntzen dute, nazio mailan eta nazio barruan.
Aurrekari historikoak:
 |
Aurrekari historikoak. 60ko hamarkadaren bukaeran eta 70ekoaren hasieran, ingurumeneko arazoak agerian geratzen hasi ziren eta aditu eta ikertzaile askoren txostenek argi gorria piztu zuten, herrialde garatuetako garapen ekonomikoaren eredua iraunezina baitzen.
| Txosten horietako lehenengoa Erromako Klubak (1972) agindutako Meadows txostena izan zen, hazkundearen mugei buruzkoa, eta mundu mugatu batean hazkunde mugagabea ezinezkoa zela nabarmentzen zuen.
1972an Nazio Batuen Erakundearen Giza Ingurumenari buruzko Hitzaldia izan zen Stockholmen, txirotasuna eta biztanleriaren hazkundea ingurumen eta gizarte erronkekin lotuz, garapen bidean dauden herrietan, batik bat. Hitzaldi horren eraginez, Nazio Batuen Ingurumen Programa (UNEP), Stockholmeko Adierazpena eta Ekintza Plana sortu ziren; natur ingurunea artatu eta hobetzeko abiaburuak zehazten dira eta prozesu horretan ari direnak babestu beharra nabarmentzen du. Hitzaldiak ezartzen du herrialde garatuetako ingurumeneko arazoak, esaterako, habitat, toxikotasuna eta euri azidoa, ez direla herri guztietako gai nagusiak. Hain zuzen ere, garapeneko estrategia batzuek ez zituzten herri eta erkidego txiroagoetako beharrak betetzen; dena dela, beste gai batzuek iritzi publiko osoa erakarri zuten.
1980an, Brandt txostenak (North-South: A Programme for Survival) baliabideak hirugarren munduko herrialdeetara eramatea proposatu zuen, herrialde horiek mundu garatuan arinago sar zitezen.
1987an Ingurumen eta Garapenerako Mundu Batzordeak ofizial bihurtu zuen; era berean, garapen iraunkorraren esapidea eta ingurumena hazkunde ekonomikoaren muga bakarra dela onartu zuen. "Guztion etorkizuna" (Bruntland txostena) izeneko txosten horrek onartu zuen ingurumeneko arazoaren irtenbidea teknologia, finantza eta erakundeetako neurrietan zegoela, orduko hazkunde ekonomikoaren eredua zalantzan jarri gabe.
Garapen iraunkorraren bidean 1992: garapen iraunkorraren interpretazioa Europako Erkidego mailan, ingurumeneko politikak EBko gizarte eta ekonomia arloetako gainerako politiketan txertatzeko. Iraunkorra hitza, ekonomia eta gizarte garapenerako politika eta estrategia etengabearen isla izatea nahi du, ez ingurumenari ezta natur baliabideei kalterik egin gabe, giza jarduera eta garapena baliabide horien kalitatearen menpean baitaude.
Neurriak bost arlo hauen ingurukoak dira: industria, energia, garraioak, turismoa eta nekazaritza.
Programaren helburu nagusia joerak apurtu eta kontsumoko jokabideak aldatzea dela uste du, garapen iraunkorra lortu arte. Horrek luze joko duela onartzen du.
Garapen iraunkorraren interpretazioa egitean, bestelako programa eta azterlan batzuekiko, abantaila nagusia da herrialde garatuei zuzenduta dagoela. Europako Batasunean hazkundea aldatu beharra nabarmentzen du, garapen iraunkorretik bideratzeko: bizi kalitateari eustea, natur baliabideak beti eskura izatea eta ingurumenari egindako kalteak amaitzea.
Ingurumena babestu beharra EBren gainerako politika sektorialen definizioan eta gauzatzean txertatu behar dira.
Erregioetako administrazioak garrantzitsuak dira garapen iraunkorraren aldeko lanean, esaterako, ondoko esparruetan:
Lurraldearen antolamendua
Garapen ekonomikoa (baliabideen erabilera)
Azpiegituren garapena
Kutsaduraren aurkako borroka
Hondakinen kudeaketa
Garraioa
Zerbitzu publikoak
Informazioa, hezkuntza eta prestakuntza herritarrentzat
Barne auditoretzak Urte horretan egindako Rioko Gailurrean garapen-eredua aldatu behar zela uste zuen; ia-ia bakarrik hazkunde ekonomikoa sustatzen zuen garapen-ereduaren ordez, ingurumenaren babesa eta natur baliabideen zentzuzko kudeaketa ere aintzat hartu behar zituen ereduak.
Garapen iraunkorra lortzean herrialde garatuen erantzukizuna nabarmentzen du, beraientzat eta beste herrialdeei laguntzeko ere bai.
Europako Erkidegoan jokabideak eta joerak aldatzen hasteko, ondoko programak dira lehentasunekoak:
Natur baliabideen kudeaketa iraunkorra:
Kutsaduraren aurkako borroka integratua eta hondakinen kopuruaren murrizketa
Hondakinen prebentzioa eta murrizketa
Energia ez berriztagarrien kontsumoaren murrizketa
Mugikortasunaren kudeaketa hobea
Hiriko ingurumenaren hobekuntza Agiri eskuragarriak: Aalborg-eko Gutuna (.doc)
|
Rio de Janeiroko Gailurra 1992:
 |
Rio de Janeiroko Gailurra. Garapen iraunkorraren kontzeptua bereganatu, ezaugarri orokorrak zehaztu eta erabilgarritasuna garatzen du, Iparraren eta Hegoaren arteko borrokan, batik bat. | Rioko Adierazpena: 170 herrik onetsi zuten eta 27 abiaburu ditu, elkarren artean lotuak, mundu mailako garapen iraunkorra lortzeko oinarriak ezartzen dituztenak. Praktikan “garapen iraunkorra”ren esanahiaren kontzeptu-esparrua zehazten du. Adierazpenaren onarpenak estatuek konpromisoa hartzen dutela esan nahi du, ingurumena arriskuan jartzen ez duten ekonomi eta gizarte politikak ezartzeko.
Tokiko Agenda 21: Gailur horretan onetsi zen agiririk garrantzitsuena. Garapen eta ingurumenari lotutako arlo askotan politikak aztertu eta proposatzen dituen Ekintza Plana da, mundu mailako elkarte baten bidez garapen iraunkorra lortzeko.
- Hirugarren Munduarekiko harremanak bereziki hartzen ditu kontuan, elkartasun eta kooperazioan.
- Hiri iraunkorren ideia garatzeko gidalerroak ezartzen ditu.
- Industria, gobernu, familia eta pertsonen kontsumo-ereduak aldatzen dituzten politika nazionalak eratzea proposatzen du: energia eraginkortasun handiagoa, hondakin gutxiago sortu, baliabide berriztagarrien zentzuzko erabilera...
- Ekonomia, gizarte eta ekologia esparruetan aldaketak neurtzeko adierazleak ezartzea proposatzen du.
- Tokiko erakundeak zuzen-zuzenean sartzen ditu tartean, ingurumenean zuzeneko eragina duten eskumen ugari baitituzte. Lurraldearen antolamendua garapen iraunkorraren proposamenak gauzatzeko leku egokia dela nabarmentzen du.
- Erabakiak hartzean eta eztabaidatzean herritarren partaidetza prozesu horretako beste oinarri bat da, parte hartzeko irizpideak finkatuz, interes taldeen arteko elkarrizketa etengabeetan oinarriturik.
Herrialde txiroen beharrizanei aurre egiten dieten gakoak ezartzen dituzte agiri horiek eta munduko beharrizanak asetzeko garapenak mugak dituela onartzen du. "Beharrizanak" ez ziren bakarrik ekonomikoak, baita ere, pertsonak eta ekosistemak batzen dituzten sistema integralak, armonikoak eta globalak.
Agenda 21en osagaiak:
Osagaiak
- Garapenaren gizarte eta ekonomiako ikuspegia.
- Natur baliabideen artapena eta kudeaketa.
- Arlo nagusiak sendotzea.
- Ezartzeko bideak.
Gaiak:
- Pobrezia, ekoizpena eta kontsumoa, osasuna, giza asentamenduak, erabakiak hartzea.
- Atmosfera, ozeanoak eta itsasoak, lurzoruak, basoak, mendiak, aniztasun biologikoa, ekosistemak, bioteknologia, baliabideak. Hidrikoak, kimiko toxikoak, hondakin solido erradioaktibo arriskutsuak.
- Gazteak, emakumeak, indigenen komunitateak, GKE, toki agintaritza, sindikatuak, enpresak, zientzialarien eta teknologiako elkarteak, nekazari eta abeltzainak.
- Finantzak, teknologiaren transferentzia, informazio publikoa, gaikuntza, hezkuntza, legezko tresnak, erakunde esparruak.
Agiri eskuragarriak:
Aalborg-eko Gutuna (.doc)
|
Aalborg-eko Gutuna:
 | Aalborg. Iraunkortasunaren bidean dauden Europako hirien Gutuna 80 agintari europarrek sinatu zuten, Hiri eta Herri Iraunkorrei buruzko Europako Hitzaldia amaitutakoan, Aalborgen (Danimarka) 1994ko maiatzaren 24tik 27ra. Hitzaldia Europako Batzordeak babestu eta Ingurumeneko Tokiko Ekimenen Nazioarteko Kontseiluak (ICLEI) antolatu zuen. | Guztira 330 parte hartzaile inguruk sinatu zuten. Gutun horrek Hiri eta Herri Iraunkorrei buruzko Europako Kanpainaren hasiera ekarri zuen eta iraunkortasunaren alde lanean ari ziren hiri eta herriei laguntzea zuen helburu. Toki agintari guztiak atxiki ahal zaizkio kanpainari, gutuna onartu eta sinatuz.
Adostasun adierazpena. Europako hiriak iraunkortasunerantz.
Lehenengo zati honetan Gutunaren oinarrizko filosofia azaltzen da, iraunkortasunaren oinarrizko abiaburuak, tokiko estrategiak eta iraunkortasunaren aldeko hiri-ekonomia eta kontzeptu berri horri lotutako beste gai batzuk.
Horretaz gain, hirian irisgarritasuna hobetzen, hiriko bizimoduen ongizateari eusten eta garraioa murrizten saiatuko da.
Toki mailako autokudeaketa beharrezkotzat jotzen da. Hiriak garapen iraunkorrari begira berrantolatu behar dira, hauteskundeetan bozkatutako ordezkarien bitartez. Erronka horri aurre egiteko gaitasuna, subsidiariotasuna dela bide, ematen zaizkien autokudeaketarako eskubideen araberakoa da.
Gutuna izenpetzen duten hiriek, hiri-kudeaketan oinarri ekosistematikoa lortzeko tresna politiko eta teknikoak erabiltzeko konpromisoa dute.
II. zatia: kanpainaren hasiera.
Europako Hiri Iraunkorren Kanpaina.
Aalborgeko Gutuna izenpetu duten hiriek, garapen iraunkorraren alde lan egiteko eta epe luzera, tokiko ekintza planak ezartzeko konpromisoa hartzen dute.
Garapen iraunkorraren aldeko lanean beste hiri batzuk bultzatu eta laguntzea dira kanpaina honen helburu nagusiak. Hona hemen helburu horietako batzuk:
- Gutunaren sinatzaile gehiago erakartzea;
- Europako hirien arteko laguntza erraztea, garapen iraunkorreko politikak sortu eta ezartzeko;
- Europako Batzordeari gomendio politikoak egitea;
- Kanpainaren informazio liburuxka argitaratzea;
III. zatia: Gutuna sinatu duten herrien konpromisoa Tokiko Agenda 21ekiko
Partaidetza Tokiko Agenda 21en prozesuetan: tokiko ekintza-planak iraunkortasunera bidean.
Gutuna sinatu duten Europako hiriek konpromisoa hartzen dute, 1996 baino lehen toki mailako Programa 21en inguruan adostasuna lortzeko. Horrela, ingurumenaren arloan Europako Batasunaren bosgarren ekintza plana "garapen iraunkorrerantz" ezartzen lagunduko dute. Aalborgeko Gutunaren hirugarren zati honetan, tokiko ekintza plana prestatzeko mailak proposatzen dira.
Agiri eskuragarriak:
Aalborg-eko Gutuna (.doc)
|
Johannesburgoko Lurrari buruzko Gailurra 2002:
 |
Johannesburgoko Lurrari buruzko Gailurra 2002. Rioko Gailurra izan zenetik izandako lorpenak berrikusi ziren eta iraunkortasunari buruzko konpromisoak sendotzeko aukera izan zen. Plan integratuak eta programatuak eta hurrengo bost, hamar eta hamabost urteetarako estrategiak zehaztu nahi dira. | Iraunkortasunerako prozesuak Rioko Gailurra izan zenetik: Lurreko ekosistemen aurkako mehatxuak areagotu egin dira Rioko Gailurra izan zenetik eta askotan erantzuna oso astiro etorri da. Milioika pertsona daude baztertuta ekonomia eta ingurumen arloetan eta aberats eta pobreen arteko banaketa gero eta handiagoa da herrialde askotan. Gizarte eta ekonomiako egonkortasuna kaltetzen ari dira eta natur sistemek gero eta presio handiagoa jasaten dute.
Hitz gutxitan, 1992an Rion adostu eta Agenda 21en proposatutako neurriak egokiak zirela esan liteke; hala ere, ez da konpromiso nahikorik egon neurriok gauzatzeko eta horren ondorioz, mundu mailako aurrerapena aurreikusitakoa baino askoz txikiagoa izan da.
Dena den, toki mailan, Agenda 21en proposamenek erantzun eraginkorragoa izan dute, batik bat, Europan. Europako Hiri eta Herri Iraunkorren kanpainan Europako 39 herrialdetako 1650 hiri eta herri daude gaur egun eta Europako Batzordetik finantzako laguntza eta politikoa ere jaso du.
EGOERA - HELBURUAK - ERREALITATEA
- Klimaren aldaketa
- Infekzio-gaixotasunak
- Biodibertsitatea
- Hezkuntza
- Baliabide hidrikoak
- Txirotasuna
- Nutrizio desegokia
- Kontsumoa eta ekonomia
Kanpaina barruan, tokiko administrazioek hamar sare eratu dituzte esperientziak trukatzeko eta proiektuak elkarrekin egiteko.
Egoera horretan, Rion ezarritako helburuak berretsi eta eguneratzeaz gain, Johannesburgoko Gailurrean herrialde garatuek konpromiso sendoagoak bere gain hartzea espero zen, txirotasunaren aurka borrokatu eta ingurumena babesteko.
Gailurraren emaitza nagusiak Adierazpen Politikoan eta Ezarpen Planean (Ekintza Plana) ezarri ziren. Hona hemen emaitza horiek:
- Garapen Iraunkorra nazioarteko agendaren gune bezala berrestea, batik bat, txirotasunaren aurkako borroka eta ingurumenaren babesa.
- Garapen iraunkorraren xedeak gauzatzea errazteko konpromiso eta neurri ugari berresten dituzte gobernuek.
- Eztabaidak bi gai nagusiren ingurukoak izan dira: energia eta saneamendua. Horrela, aurreko hitzaldietan baino emaitza hobeak lortu dira.
- Munduko fondo solidarioa aurrerapauso handia izan da txirotasuna desagertzeko.
- Afrikaren garapenerako beharrizanak aintzat hartu dira eta laguntza berezia jaso dute nazioarte mailan.
- Baterako ekimenak sustatu eta neurriak abiaraztean herritarrek zeregin nabarmena dutelako ikuspuntuei garrantzia eman zaie. Gizarte zibilaren 8.000 parte hartzaile inguru joan ziren gailurrera eta bestelako ekitaldietara, GKEak, emakumeak, indigenak, gazteak, nekazariak, sindikatuak, enpresak, ikertzaileak eta tokiko agintariak ordezkatuz.
- Gobernu, enpresa eta gizarte zibilaren arteko elkarlana sustatu da. Gailurra egin aurretik 220 elkarlan zeuden (235 milioi dolar baliabideetan) eta 60 inguru gailurra egin bitartean iragarri zituzten.
|
Johannesburgoko gailurra 2002 – Kritikak eta erabakiak:
Hala ere, Biltzar horrek kritika ugari jaso du, batez ere gobernuz kanpoko erakundeek egindakoak. Kexu dira horiek hartutako konpromisoen sakontasun ezaz:
“Emaitzak ez dira inola ere nahikoak konpondu nahi diren arazoei aurre egiteko”, Lurraren Lagunak.
“Ez da helbururik ez eperik jarri energia berriztagarriak gehitzeko, eta ez da zehaztu nola emango zaien elektrizitatea txiroei 2015ean”, WWF.
“Gailurrak atzea eman die txiroei; munduko agintariek ez dute adore nahikorik izan garrantzi handiko hitzarmena lortzeko”, Oxfam.
“Rion orain dela hamar urte gertatu bezala, emakumeen eskubideak azkenean negoziatu dira”, Ingurumena eta Garapenaren aldeko Emakumeen Elkartea.
“Ekintza Planean, desoreka dago merkataritzari eman zaion garrantziaren eta gizarte eta ingurumen gaiei eman zaien arretaren artean”, Europako Sindikatuen Konfederazioa.
Kontrako ikuspuntutik, hau da, lortu dena goraipatzeko, honako hitzarmen hauek azpimarratu daitezke:
Garatutako herrialdeek garapen bidean dauden herrialdeekiko konpromisoa: Oinarrizko saneamendurik ez duten pertsonen kopurua erdira gutxitzea 2015. urterako.
· Estatu Batuek jakinarazi zuten 970 milioiko inbertsioa egingo dutela datozen hiru urteetan.
· Europar Batasunak jakinarazi zuen “Bizitzarako ura” ekimena. Egitasmo horren helburua da zenbati erakunde lotzea, hainbat ekintza gauzatzeko, batez ere, Afrikan eta Erdialdeko Asian.
· 5 milioi dolar jarri ditu Asia Garatzeko Bankuak UNOren Habitat egitasmoa sustatzeko, eta 500 milioi, “Ura Asiako hirietarako” egitasmoaren barnean kredituak emateko
· UNOk beste 21 ekimen jaso ditu, gutxi gora-behera 20 milioi dolarreko funtsa dutenak.
Garatutako herrialdeen konpromisoa: 2020. urterako, txikiagotzea osagai kimikoek giza-osasunean eta ingurumenean duten eragin toxikoa.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garapen bidean daudenena: 2015. urtea baino lehen, arrantza stock-ak maila iraunkorretan berrezartzea.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garapen bidean daudenena: 2010. urterako, bioaniztasunaren galera gelditzea.
· Kanadak eta Errusiak Kyotoko Protokoloa berresten dutela jakinarazi zuten.
Herrialde guztien konpromisoa, batez ere garatuta daudenena, Indiarena eta Txinarena: 10 urterako lan-markoa ezartzea, ekoizpen eta kontsumo iraunkorrari buruzko programak lantzeko.
Energia: · Bederatzi energia-konpainia handienek hitzarmenak sinatu dituzte UNOrekin, lankidetza teknikoa errazteko. Horren helburua da energia-proiektu iraunkorrak garatzea garapen bidean dauden herrialdeetan.
· UNOren Ingurumen Egitasmoak ekimen berri bat plazaratu zuen: “Garapen Iraunkorrerako Energia-sare Orokorra”. Ekimen horren helburua da teknologia energetiko garbien transferentzia eta garapena sustatzea garapen bidean dauden herrialdeetan.
· Alemaniak jakinarazi zuen datozen bost urteetan 500 milioi euroko ekarpena egingo duela, energia berriztagarrien inguruko lankidetza sustatzeko.
Tokiko Agenda 21en prozesuaren laburpena:
Erantsi dugun grafikoan, Agenda 21en eta kudeaketa-sistemak ezartzeko prozesuaren arteko paralelismoa erakusten da.
TOKIKO AGENDA 21 ALONSOTEGIKO UDALERRIA – UDALAREN KUDEAKETA SISTEMA
Udalaren jarduketek elkarren artean lotutako kontzeptu handi bi dituzte:
IRAUNKORTASUNAIRAUNKORTASUNA
1- UDAL MUGARTEAREN LURRALDE AUDITORETZA. Udal mugartearen ingurumenaren azterlana, puntu ahulak eta sendoak identifikatuz eta baita ingurumena eta gizarte eta ekonomia hobetzeko aukerak ere.
2- IRAUNKORTASUNAREN ADIERAZLEAK. Oinarrizko adierazleen hautaketa, ingurumenaren eta beraren kalitatearen eboluzioaren jarraipen kuantitatiboa egiteko. Zaintza eta segimenduko programa eta tresnen definizioa.
3- TOKIKO AGENDA 21EN PROZESUA. Programa eta antolakuntzako oinarriak ezarri Europako Kanpainarekin bat egiteko. Herritarren partaidetza prozesua hastea Tokiko Agenda 21 eratzeko, gizarte, ekonomia eta ekologiako arloak txertatuz.
INGURUMENA
1- UDALAREN INGURUMEN-KUDEAKETAREN DIAGNOSTIKOA. Zerbitzuei (komunikazioa, birziklapena, jardueren kontrola, telefono berdea...) eta barne jarduerei (ur, energia eta paper kontsumoak) lotutako ingurumen-arloen analisia.
2- INGURUMEN EKINTZAKO UDAL PLANA. Jarduteko lerro nagusia, helburuak eta programak zehaztea herriko ingurumen egoera hobetzeko, beti ere, lortu nahi den egoerari begira.
3- INGURUMEN KUDEAKETAKO SISTEMA. Udalean kudeaketa-sistema diseinatu eta ezartzea ISO 14.001 nazioarteko arauaren gidalerroekin bat edo Ekokudeaketa eta Ekoauditoretzaren Europako Sistemaren baldintzen mendean.
Jarraian azalduko dugun sistema udal jarduketarako proposamena da eta gorago aipatu diren estrategia bien elementuak txertatzen ditu.
Udalak Ingurumen Kudeaketako Sistema baten elementuak hartu eta ezarri ahal ditu, ingurumen kudeaketako barne prozedurak estandarizatzeko asmoz; hala ere, hori ez da bide bakarra. Kudeaketa-sistema baten arrakasta gauza batzuen menpean dago: maila eta funtzio guztien konpromisoa, prozeduren eraginkortasuna, lortzen den adostasun-maila eta hori beste batzuei nola erakusten zaien.
Ingurumen Diagnostikoaren Azterlanaren norainokoa:
"Ingurumen Kalitatearen Auditoretza"k udalak ingurumen arloan ematen dituen zerbitzuen berri izatea du helburu eta, baita ere, erabilitako prozedura eta estrategiak azaltzea.
Azterlanaren helburu nagusia, hurrengo ingurumen-arloetako prozedurak aztertzea da:
- Udal antolakuntza
- Lurraldearen antolamendua eta hirigintzako plangintza
- Jarduera sailkatuen kudeaketa
- Hondakinen kudeaketa
- Uraren zikloaren kudeaketa
- Atmosferaren kalitatearen eta hiriko trafikoaren kontrola
- Zarataren eta dardaren kontrola
- Energiaren kudeaketa
- Arriskuak eta larrialdiak
- Mugikortasuna eta garraioak
- Ingurune fisikoa
- Gizarte eta ekonomiako ingurunea
- Udalerriko ingurumenaren kalitatea herritarrek nola antzematen duten
Azken gai horretan iritzi publikoa aztertu behar da, udalerriko ingurumenaren kalitateaz herritarrek duten iritzia eta kezkatzen dituzten arazoak ezagutzeko.
Aurretik aipatutakoak aztertzen dira hurrengo hauek ezagutzeko:
- Arlo horietako bakoitzeko jarduketak
- Udal prozedura eta araudiaren garapena
- Giza baliabide, tekniko eta ekonomikoen zuzkidura eta egitura
- Puntu ahulak eta egin litezkeen hobekuntzak

Artigasko zabortegia Azterlana udal mugarte osoari buruzkoa da, ingurumenari buruz udalaren egungo kudeaketa barne. Halaber, administrazioko beste sail batzuetan duten ingurumen-kalitateari buruzko informazioa ere aztertzen da.
1999ko ingurumen egoera:

Uhar ugari Kadagua ibaira isurtzen dira hirigunearen parean.
Malda handiek, lurzoruaren erabilera desegokiek (kontrolik gabeko nekazaritza eta abeltzaintza, espezie desegokiak, meatoki zaharrak...) higadura arazo handiak sortu dituzte alde batuetan. Horregatik guztiagatik eta gailurretan jaiotzen diren uharrak Kadagua ibaira, herri gunean, isurtzen direnez, uholde eta jausi arriskua dago.
Arazo gehiago:
- Baso-soiltzea.
- Sute arriskua basoetan.
- Kutsatuta dauden lurzoruak.
- Egoera txarrean dauden ibai eta errekastoen ibilguak, gainean eraikinak daudelarik.
- Kontrolik gabeko abeltzaintza eta nekazaritza.
- HHSen zabortegia Artigasen: Bizkaian hiri hondakin solidoen zabortegirik handiena Bilbon dago, Alonsotegiko muga ondoan. Orain dela 30 urtetik gora sortu zen eta Bilboko metropoliaren aldean ematen ditu zerbitzuak. Azken urteotan zenbait neurri hartu dira ingurumeneko inpaktua eta eragozpenak arintzeko; hala ere, Alonsotegiko udalerriak jasaten du zabortegiaren eragin handiena, Bilbok baino gehiago.
- Legez kanpoko zabortegiak.
- Hirikoa ez den udal ondarea ez ezagutzea
- Gizarte eta ekologiako eragin handiko industriak
- Herri barruaren antolamendu eta plangintzarik ezak etorkizuneko jarduketak baldintzatu eta mugatzen ditu.
- Ezkerraldean herri barruko zubi bakarra, estua eta uholdeak jasateko arriskuaz, 24 1993 argazkia; 25 2003 argazkia
- Bilbao-Balmaseda C-636 errepidean trafiko handia dago eta herri barrutik igarotzen denez, oztopoa da hirian eta kutsadura akustiko eta atmosferikoaren arazoa ere bai. Aurreikusitako egoera: ekologiako eta gizarte eragin handiko azpiegitura eta industrien aurreikuspena epe ertainera.
- Kadaguako Barnebidea: Bilbao-Balmaseda autobiak Alonsotegiko herri barrutik gaur egun igarotzen diren 21.000 ibilgailuetako gehienak hartuko ditu. Behin zerbitzua hasiz gero, BI-636 errepideak sortzen dituen hirigintzako oztopoa eta zarata eta kutsadura iturria desagertuko dira; hala ere, udalerriaren orografia dela eta, barnebidearen eraikuntzak eragin handia izango du ingurumenean eta lur-erauzketak, betelanak, zubibideak eta tunelak egin beharko dira.
- ZABALGARBI, hiriko hondakin solidoen balorazioko instalazioa Artigasen. Bizkaiko Foru Aldundiak erabaki zuen errausketa, energiaren berreskuratuz, biderik onena zela hiriko hondakin solidoen kudeaketako arazoa konpontzeko; hala ere, 90eko hamarkadaren bigarren erdialdean horren aurkako mugimendu handia sortu zen Bizkaian. Talde horiek argudiatzen zuten hondakinak erretzean dioxinak sortzen zirela eta osasun publikoarentzat kaltegarria zela; izan ere, Europako Batasunean 70 eta 80ko hamarkadetan eraikitako errauskailu batzuk itxi behar izan zituzten arrazoi horregatik. Bizkaiko Foru Aldundiak erantzun zuen gaur egungo teknologiari esker hondakinak dioxinarik sortu gabe erre ahal direla eta osasuna babesteko kontrolak ezar daitezkeela. Hala eta guztiz ere, beste alternatiba batzuk aztertu ondoren, errauskailua Bilboko Kastrexana auzoan, Alonsotegiko mugan, harrobi zahar batean eta Artigasko zabortegi ondoan kokatzeko erabakiak kezka eta ezinegona sortu zuen Alonsotegiko auzokideen artean. Zabalgarbiko proiektuaren aurkako mugimendu ekologista sortu zen.
Tokiko Agenda 21 1999 - 2006:
Ingurumeneko prestakuntza teknikoa 2005-2006:
- Energiaren eraginkortasuna eta energia berriztagarriak eraikinetan. 15 ordu. Amurrioko Udala (Araba). 945.89.11.61
- Enpresari lotutako ingurumenaren arloko gaien identifikazioa eta balorazioa. 20 ordu. Depumaster, S.L. Iruña Oka (Araba). 945.36.14.12
- Ingurumen-kudeaketarako prestakuntzako jarduerak nekazaritza eta abeltzaintza ustiategietan. 16 ordu. EHNE.-Araba. Vitoria-Gasteiz. 945.27.54.77
- Ingurumen-diagnostikoa eta lege egokitzapena. 45 ordu. Preoca, S.C. Vitoria-Gasteiz. 945.12.35.31
- Ingurumen-hezkuntzako programen berrikuntzarantz, gure udalerrien iraunkortasunerako: aztarna bila. 22 ordu. Prometea, S.C. Vitoria-Gasteiz. 945.13.45.04
- Energia aurreztea - Energia berriztagarriak: eguzki plakak. 60 ordu. Durangaldeko Mankomunitatea. Abadiño (Bizkaia). 94.623.25.22
- Botanikaren identifikazioko eta hazi bilketako tailerra. 80 ordu. Abanto-Zierbenako Udala (Bizkaia). 94.636.20.00
- Birziklatzeko eta ingurumeneko eraginak murrizteko teknologiak. 30 ordu. A.C.D. Bilbo (Bizkaia). 94.446.40.44
- EAEko lurzoru kutsatuetako erregistroko publizitatea. 6 ordu. Bufete Ruiz Cerrillo, S.L. Bilbo (Bizkaia). 94.416.96.14
- Adituak Ingurumen Eraginaren Azterlanean. 20 ordu. Geologoen Elkargo Ofiziala. Bilbo (Bizkaia). 94.442.11.82
- Atmosferaren kutsadura, zaintza eta kontrola. 30 ordu. Zientzia Fisikoetako Lizentziatuen Elkargo Ofiziala. Bilbo (Bizkaia). 94.447.06.77
- Eguzki-energia termikoaren sistemak. 60 ordu. Formabask. Bilbo (Bizkaia). 94.413.40.11
- Energia berriztagarriak. 120 ordu. U.G.T.-Euskadi. Bilbo (Bizkaia). 94.425.52.52
- Teknikarien prestakuntza Agenda 21en. 150 ordu. Nazioarteko Ikasketen Goi Mailako Zentroa. Derio (Bizkaia). 94.454.02.23
- Inspección medioambiental. 100 horas. Politeknika Ikastegia Txorierri. Derio (Bizkaia). 94.403.40.60
- Hermes eta Gaia IV: sustengarritasuna, komunikazioa eta parte-hartzea. 50 horas. UPV/EHU - Zientzia eta Politikako saila. Leioa (Bizkaia). 94.601.52.15
- Ingurumenaren ikuskaritza. 100 ordu. Politeknika Ikastegia Txorierri. Derio (Bizkaia). 94.403.40.60
- Hermes eta Gaia IV: sustengarritasuna, komunikazioa eta parte-hartzea. 50 ordu. UPV/EHU - Zientzia eta Politikako Saila. Leioa (Bizkaia). 94.601.52.15
- Botanikari buruzko XV. Simposioa. 30 ordu. UPV/EHU - Zientzia eta Teknologia Saila. Leioa (Bizkaia). 94.601.26.13
- Ingurumena eta enpresa: ingurumen-kudeaketarako tresnak. 25 ordu. Behargintza Txorierri, S.L. Sondika (Bizkaia). 94.453.63.70
- Ingeniaritza Biologikoaren tekniken proiekzioa. 15 ordu. Paisaiaren Ingeniaritzako Espainiako Elkartea. Donostia - San Sebastian (Gipuzkoa). 943.31.40.04
- Atmosferaren kutsadura, zarataren eta erradiazio elektromagnetikoen ondorioz. 44 ordu. Ingeniari Teknikoen eta Peritoen Elkargo Ofiziala. Gipuzkoa. Donostia - San Sebastian. 943.29.05.00
- Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Kudeaketa. 27 ordu. Ingeniari Teknikoen eta Peritoen Elkargo Ofiziala. Gipuzkoa. Donostia - San Sebastian. 943.29.05.00
- Kutsaduran kontrol integratuaren araubide juridikoa. 25 ordu. Asmoz-Eusko Ikaskuntza Fundazioa. Donostia - San Sebastian. 943.21.23.69
- Tokiko Agenda 21. 30 ordu. Asmoz Fundazioa - Eusko Ikaskuntza. Donostia - San Sebastian. 943.21.23.69
- Informazio Geografikorako Sistemen erabilera ingurumenean. 72 ordu. Ingeba
- Institutu Geografikoa. Donostia - San Sebastian. 943.46.85.61
- Ingurumenari buruzko informazio-iturriak. 24 ordu. Sociedad Fomento de San Sebastian (Gipuzkoa). 943.48.15.14
- Ekonomia iraunkorra. 15 ordu. Habea. Legazpi (Gipuzkoa). 943.73.16.97
- Hiri-ingurunean kutsatzaileak neurtzeko ikastaro teoriko praktiko. 20 ordu. Payer ingeniería, S.L. Oiartzun (Gipuzkoa). 943.26.11.93
GRADUONDOKOAK:
- Ingurumen kudeaketa eta teknologiari buruzko Unibertsitateko masterra. Ingeniaritzako Unibertsitate Eskola. Vitoria - Gasteiz (Araba).
- Ingurumen ingeniaritza eta kudeaketako masterra/aditua. Deustuko Unibertsitatea. Bilbo (Bizkaia).
- Industrian ingurumen-kudeaketari buruzko aditu ikastaroa. Mondragón Goi Eskola Politeknikoa, S.Coop. Arrasate - Mondragón.
|