Hizkuntzak | Home | Web mapa
Alonsotegiko Udalak konpromisoa onartu zuen, bere web gunean irisgarritasuna ezartzeko, ikusizko oztopo teknologikoak ekiditeko eta ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristeko.
Web irisgarritasunaren eginkizun nagusiaren arabera, beste formatu batzuetara pasatzeko erraztasunak eman behar dira, ulergarritasun eta nabigagarritasun handiagoak lortzeko. Horiek horrela, edozein elbarrik edo zailtasunen bat duen edonork arrakastaz eskuratu ahal izango du informazioa, nabigatzailea, pantailaren bereizmena… edonolakoak direla ere.
- Web gune honetako orri guztiek estiloei dagozkien irisgarritasun-arauak betetzen dituzte (CSS), eta W3C Balioztapen Zerbitzuaren bitartez balioztatu dira.
- Era berean, orri guztien kodeak iturburuaren inguruko irisgarritasun-arauak betetzen ditu, eta W3C Balioztapen Zerbitzuaren bitartez balioztatu dira.
- Alonsotegiko Udalaren web guneko orri gehienek 3. irisgarritasun-ereduak betetzen dituzte (A hirukoitza), eta HERA Balioztapen Zerbitzuaren bitartez balioztatu dira.
SALBUESPENAK: Orriren batek lehen aipatutako irisgarritasun-arauak betetzen ez baditu (eragozpen teknikoengatik edo web gunea garatzeko erabilitako aplikazioen eskakizunengatik), erabat irisgarria den beste orri baterako esteka eskainiko zaio bisitariari. Esteka horiek ikur hau eramango dute:
Horrez gain, teklatu-lasterbideak sartu dira, web gune honetako gune garrantzitsuetan azkar sartzeko. Oro har, "alt" tekla eta beste bat (ondoren agertzen den zerrendako bat) sakatuz gero, aukera zehatzera eramango gaitu. "alt" tekla PCetan dago. Mac ordenagailuetan, ordea, zeregin bera betetzen duen "control" tekla dago (oro har, zuriune-barraren ondoan).
- Menu nagusiko ataletarako sarbidea: alt / control+kasuan kasuko letra+ENTER. - Iradokizun eta kexetarako sarbide zuzena: alt / control+g+ENTER.
Nolanahi ere, aurrean azaldutakoa azalduta ere, bisitariak irisgarritasun-arazoren bat badu edo web gunearen inguruko beste edozein arazo badu, gurekin jarri ahal izango da harremanetan honako posta elektroniko honetan: webmaster@alonsotegi.com.
|
.
